Espainiako Kongresuko ekitaldia “motz” geratzen da, Txiki eta Otaegiren senideen hitzetan

  • Urriaren 30ean, erregimen frankistak fusilatu zituen azken bost biktimak oroituko dituzte Espainiako Kongresuan, Txiki eta Otaegi tartean. Aroa Moreno eta Roger Mateos idazleek mahai-inguru batean parte hartuko dute, non fusilatzeak hizpide dituzten euren liburuen inguruan arituko diren. Txiki eta Otaegiren senideek salatu dute ekitaldia motz geratzen dela, eta inork ez dituela gonbidatu.


2025eko urriaren 27an - 09:19
Azken eguneraketa: 10:42
Txiki eta Otaegi oroitzeko ekitaldia, Zarautzen. Sortu
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kongresuko ekitaldiaz mintzo, aurrera urratsa dela uste dute Txiki eta Otaegiren senideek, baina aukera galdu dela, Radio Euskadin adierazi dutenez. Espainiako Kongresuak eta Gobernuak egin beharko luketena Txiki eta Otaegi biktima bezala aitortzea dela diote, solasaldi batean euren inguruan mintzatzetik haratago. Bestalde, kexu dira inork ez dituelako ekitaldira gonbidatu, guztiak ez behintzat.

Mende erdia pasa da frankistek Jon Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik, mende erdia Francisco Franco diktadorea hil zenetik. Urteurrenaren harira antolatu dute bi idazleen mahai-ingurua Kongresuan, Diktaduraren Biktimen Eguna ospatu bezperan, Francoren heriotzaren eta erregimenak agindutako azken heriotza-zigorren esanahi historikoaz hausnartzeko helburuarekin. Ekitaldian Pedro Pastor abeslariak ere hartuko du parte, zeinak musikak lagundutako hitzaldia eskainiko duen.

Erregimen frankistak kondenatutako azken pertsonak

1975eko irailaren 27an, Franco hil baino bi hilabete lehenago, erregimen frankistak heriotza-zigorrera kondenatutako azken bost pertsonak fusilatu zituzten: FRAPeko kide José Humbero Baena, José Luis Sánchez eta Ramón García; eta Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi ETAko militanteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Eguneraketa berriak daude