Urte honen hasieran, Tulane Daniella Santoro antropologoak II. mendeko erromatar hilarri bat topatu zuen bere New Orleanseko (AEB) etxeko lorategian.
Aurkikuntza adituen esku utzi eta jakin zuten hilarria Civitavecchiako (Italia) museotik desagertu zela Bigarren Mundu Gerran. Pieza jatorrira itzuli dute, baina ez dute lortu jakitea nork eraman zuen AEBetara. Hipotesi nagusia da AEBetako armadako kide batek ostu zuela. Baina ez zen salbuespena izan, Italiaren “askapen” prozesuan, AEBetako armadak bertako ondarea espoliatu zuen, gutxienez, goi karguen baimenarekin edo, askotan, parte hartze zuzenarekin.