Nola begiratzen zieten izarrei?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Raoul Schrott filologo austriarrak 17 kultura eta zibilizazioren zeruko atlasa bildu berri du Atlas der Sternenhimmel und Schöpfungs mythen der Menschheit (Zeru izartuaren atlasa gizakien sorreraren mitoak) lan mardulean. Maiek, inkek, boskimanoek, inuitek... beren kosmobisioa zuten.

Hartz Handia ninfa bat zen batzuentzat, eta elur-orein bat beste batzuentzat. Egilearen asmoa ez zen izarrak ulertzea, haiek gordetzen dituzten "gizakien istorio txikiak, mitoak eta ipuinak jasotzea baizik". Eta, hala, atlas honek zeruko izarrez baino gehiago izar horiei begiratzen zieten lurtarrei buruz hitz egiten du. 


ASTEKARIA
2025eko azaroaren 2a
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.