Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Erlijioa, Jainkoa eta fedea Euskal Herrian
1. zatia: Erlijioa, Jainkoa eta fedea Euskal Herrian (Laburpena)
2012-12-12

Betidanik gizakiak inguratzen duen mundua ezagutzeko grina izan du. Sortzen zitzaizkion galdera horiei erantzuna emateko beharretik sortu ziren lehen erlijioak. Mende asko igaro ondoren, zientziak horietako galdera askori erantzuna ematea lortu du, baina hala ere, erlijioek indar berdinarekin jarraitzen dute presentzia eta pisua izaten gure gizartean. Eta Euskal Herria ez da horren salbuespena izan. Gurean ere erlijio katolikoa aspaldian ezarria izan zen, eta horren inguruan kultura oso bat eraiki, gaur egun indarrean darraiena.

Orain ezinbestean sortzen zaigun galdera honakoa da: Zientziak galdera horiei erantzuna eman badie, zertarako behar dugu orduan erlijioa? Zertarako gurtu Jainkoa, Jainkoaren existentzia bera frogatzera iritsi ez garenean? Ba al dago Jainko ahalguztidunik?

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa.

Partehartzaileak:

Kepa Altonaga, UEUko zuzendari ohia, EHUko Biologia irakaslea eta “Darwin geurean” obraren egilea, beste batzuen artean.

Esteban Antxustegi, EHUko Filosofia politikoko eta moraleko irakaslea eta idazlea.

Inaki Beristain, Arantzazuko franziskotarra.

Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar, Meskita Bai ekimenaren kidea, soziologoa eta Islamera bilakatua.

Moderatzailea:

Nerea Alias.

Moderatzailea: 

Nerea Alias.

Ekoizpena: