1. Kristoren prepuzioa


2023ko martxoaren 1

Nazareteko Jesus zerura igo zen lurrean gorputzik utzi gabe, beraz, zer gurtzen dute sinestunek? Eta zerekin egin du negozioa elizak? Ba ustezko erlikiekin: gurutzearen egur zatiak, Jesusen zilbor-heste zatiak, pixoihalak...

Baina zer gertatu zen Jesusen prepuzioarekin? Jaio eta zortzi egunera zirkunzisioa egin zioten eta non geratu zen azal zati hori? Gure artean al dabil? Jesusen gainerako gorputz atalekin batera zeruratu al zen? Edo moztu zutenetik zeruan al zegoen jabea noiz igoko zain? Finean, zeruko etxean, Jainkoaren eskuinean, Jesusek bere prepuzioa dauka? Ala azaltxo ustelgabea gure artean da oraindik?

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.