diaporama
Theodulos Francos, brigadista baionarra
2008-11-13

1936ko Gerran, milaka lagun elkartu ziren Nazioarteko Brigadetan Espainiako Errepublikaren alde borrokatzeko. Baionako Theodulo Francosek ez zuen zalantzarik izan gerrak Bartzelonan harrapatu zuenean: "La Commune de Paris deituriko batailoi antzekoa osatu genuen eta hor aritu ginen". Egun, 94 urte ditu Francosek eta bi gerra bortitz lepo gainean –Bigarren Mundu Gerran ere gorriak ikusi zituen–. Diaporama honetan Gerra Zibilaren urteetako esperantza eta etsipenaren irudiak ageri dira, Josu Chueca historialariak brigadistari egindako elkarrizketaren pasarteez lagundurik.