Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foruak abolitu zituzten Madrildik

Duela
150
urte

1876ko uztailaren 21ean,

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foruak abolitu zituzten Madrildik. Bigarren Gerra Karlistan liberalak garaile irtenda eta Canovas del Castillo kontserbadorea gobernura iritsita –argazkian–, hiru lurraldeetako foru sistemak baliorik gabe utzi zituzten. Izan ere, karlismoak Euskal Herrian herri izaera izan bazuen, euskal foru-sistemaren defentsagatik izan zen. Lurraldeok beraiek kudeatzen zituzten beren zergak, udalerriek ordezkatutako Batzar Nagusien bidez, eta herritarrak ez ziren Espainiako armadara joan behar, besteren artean. Hori guztia galdu zen orduan. 1878an Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta Espainiako Estatuaren arteko finantza harremanak arautzen dituen sistema.

Iturria:

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
Kalean da Larrun #315 zenbakia
Kultur-programazioari buruzko aldizkari monografikoa
Gorka Peñagarikanoren eskutik, zer eta nola programatzen da Euskal Herrian?