Mastodon sare sozial librearen euskarazko instantzia aurkeztu zuten Euskaltzaindiaren egoitzan

Duela
8
urte

2018ko azaroaren 21ean,

Mastodon sare sozial librearen euskarazko instantzia aurkeztu zuten Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbon egindako ekitaldian aurkeztu zuten elkarlanean aritutako ondorengo eragileek: Azkue Fundazioa, Iametza –ARGIAren enpresa taldekoa–, Laborategia.eus, PuntuEUS Fundazioa, Dinahosting, Laborategia 2.0, Librezale elkartea eta Talaios Kooperatiba. Software librean oinarritutako doako sare sozial deszentralizatua da Mastodon, eta datuen kudeaketa, pribatutasuna, hizkuntza eta erabilera arauak komunitateak berak zehazten ditu. ARGIAk hasieratik egin zuen sare sozial honen aldeko apustua.

Iturria:

PuntuEUS, Mastodon.eus jaio da (Sarean, 2018ko azaroak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...