2018ko abenduaren 20an,
Ehun Aita Noelek asiloa ukatutako haurrei opariak eraman zizkieten Danimarkako Deportazio Zentro batera. Kopenhagen kokatutako gunearen hesia gaindituta, bertan ziren familiekin elkartu eta haurrekin jolasean aritu ziren, elkartasun keinu gisa. De Femten antzerki talde militantearen ekimena izan zen, aurretik ere antzekoak eginak zituen Solvognen antzerki taldeko kide ohiekin batera. Sjælsmark Deportazio Zentroan haur eta familiak baldintza txarretan zeudela salatu zuten, beste gizarte eragile askok bezala, eta 2020an Danimarkako Gobernuak itxi egin zuen (beste zenbait zentro irekita mantendu zituen bitartean).
Iturria:
Iturria: Johan Varning Bendtsen, 100 ænd vælter ud af propfuld bus i værdigheds-aktion ved hegnet til Sjælsmark (Politiken, 2018ko abenduak 21).