Joseba Barandiaran astigartarra hil zuen Espainiako Poliziak Donostian

Duela
48
urte

1978ko uztailaren 11n,

Joseba Barandiaran hil zuen Donostian Espainiako Poliziak. Hiru egun lehenago, Sanferminetan German Rodriguez hil zuen Poliziak Iruñean, eta hori salatzeko protestak zeuden deituta hainbat lekutan. Aldapeta inguruan barrikadak altxa zituzten manifestariek, eta Polizia Armatuaren kuartel ingurutik metraileta rafaga bat tiro egin zuten, 19 urteko Barandiaran bularrean joz. Argazkian borobilduta, tiroka ari zen polizia.

Gipuzkoako gobernadoreak gezurra esan zuen, eta Espainiano hedabide nagusiek oihartzuna eman zioten: manifestariak armatuta zeudela. Horrek haserrea areagotu besterik ez zuen egin. Agenteek elkar babestu eta kasua artxibatzea lortu zuten, eta ez dute inoiz inor epaitu hilketa honegatik.

 

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.