Donibane Lohizuneko hotel bat kiskali zuen Euskal Zuzentasuna izeneko erakunde armatuak

Duela
48
urte

1978ko maiatzaren 7an,

Donibane Lohizuneko Donibane Hotela kiskali zuen Euskal Zuzentasuna izeneko erakunde armatuak. Bertan Frantziako Poliziaren kaserna ezarri nahi zuten, ordura arte erabilitakoa txiki geratu zitzaiela-eta. Ezezagun talde batek atzeko atetik sartu, gasolina isuri eta su eman zioten.

Euskal Zuzentasuna Ipar Euskal Herriko erakunde armatua izan zen, 1970eko hamarkada amaieran sortu eta iragarri gabe desagertu zena.

Iturria:

Eneko Bidegain, Iparretarrak: historia de una organización política armada (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...