Bilboko Betolaza eta Uretamendi auzoen garaipena: autobus linea inauguratu zuten

Duela
48
urte

1978ko uztailaren 1ean,

Bilboko Betolaza eta Uretamendi auzoen garaipena: autobus linea inauguratu zuten. 1950eko hamarkadan Espainiako Estatutik iritsitako langileek Bizkaiko hiriburuko mendi-hegaletan eraikitako auzoak ziren, eta ez zuten garraio konexiorik hiriarekin. Bizitza duina garatzeko, autobusa bertara iristea funtsezkoa zutela ondorioztatu eta auzokideak antolatu ziren borroka egiteko. Protesta zikloa abiatu zuten eta besteren artean, asto gainean zein goitibeheran jaitsi ziren udaletxera, behin baino gehiagotan. Udalak zioen bidea txarra zela eta autobusik ezin zela hara iritsi. Hori gezurra zela frogatzeko, ekintzarik ikusgarriena egin zuten Uretamendi eta Betolazako auzokideek 1978ko apirilean: autobus bana bahitu eta euren auzoetara eraman zituzten, auzokideen ospakizun artean. Azkenean, udalak men egin behar izan zuen.

Iturria:

Asier Robles, Asambleas, goitiberas y un secuestro: la lucha vecinal que llevó el autobús a Uretamendi (2025eko otsailak 23).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...