Kaosa eragin zuten Iruñeko erdigunean eskuin-muturreko kideek

Duela
48
urte

1978ko maiatzaren 10ean,

Kaosa eragin zuten Iruñeko erdigunean eskuin-muturreko kideek. Asko poliziak ziren. Bezperan ETAk hil zuen Manuel Lopez guardia zibilaren hiletaren ostean inkontrolatu taldea, pistolak, kateak eta barrak soinean, tiroka oldartu zen EAJren eta LKIren egoitzen aurka. Istilu handiak izan ziren haiei aurre egitera irten ziren manifestariekin; barrikadak altxa zituzten, eta haien aurka tiro egin zuten behin baino gehiagotan. Razzia hartan parte hartzen ari zen Eseverri Guardia Zibileko tenienteordea egun batzuetara hil zen, egun hartan enfrentamendu batean jasotako labankaden ondorioz.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...