Europako Banku Zentraleko presidenteari konfetiak bota zizkioten prentsaurreko batean. EBZren zor publikoa erosteko programaren emaitzen inguruan prentsaurrekoa ematen ari zen Mario Draghi, ekintzaile batek bere mahaiaren gainera salto egin, eta “amaitu EBZren diktadura” oihukatuz konfetiak jaurti zizkionean. Ekintza sinboliko eta baketsu hark eragindako Draghiren beldur aurpegia mundu osora zabaldu zen.
Iturria: Iker Aranburu, Draghiren agerraldia eten dute, “amaitu EBZren diktadura” oihuarekin (Berria, 2015eko apirilak 15).