Errepublikako bandera erraldoia jarri zuten Arrasaten gauez, 25 metroko telegrafoaren zutoinean

Duela
79
urte

1947ko apirilaren 11n,

Espainiako Errepublikako bandera erraldoia jarri zuten Arrasaten, gauez, 25 metroko telegrafoaren zutoinean. Biharamunean egunak oskarbi argitu zuen eta ikusmin handia sortu zuen sorpresak.

Inguruko herrietatik ere bertaratu zen jendea bandera ikustera, harik eta eguerdi aldera Ricardo Zabaleta karlista ezaguna zutoinera igo eta bandera kendu zuen arte. Bandera kentzeagatik pistola bat oparitu zioten sari gisa kuartelean.

Fermin Arabaolaza izan zen bandera paratu zuena.

Iturria:

Miren Altuna Recio eta Juan Ramon Garai Bengoa, Hacia una memoria compartida. Mondragón 1936-1956. Guerra, resistencia y franquismo (Arrasateko Udala eta Intxorta 1937 Kultur Elkartea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...