1980ko azaroaren 7an,
Emakumez osatutako ETAko komando batek Juan Antonio Usparicha ginekologoaren Sukarrietako txaletean bonba bat leherrarazi zuen.
Atentatuaren ondoren kaleratu zuten agirian jakinarazi zuten mediku hori abortuaren kontrako mugimendu baten burua zela, baina aldi berean, abortuak egiten zizkiela bere klinika pribatuan dirutza ordain zezaketen emakumeei.
“Emakumeen askapena babesteko ekintza” gisa izendatu zuten leherketa eta “emakumeen askapenean aurrerapausoak eragin ditzakeen edozein ekimenekin” bat egingo zutela esan zuten.
Iturria:
Patxo Unzueta Explota una bomba junto al domicilio del doctor Usparicha (El País, 1980ko azaroak 8).