2012ko azaroaren 9an,
Amaia Egaña barakaldarrak bere buruaz beste egin zuen bere etxetik botatzear zirela. Kaleratzea Caixabankek agindu zuen, eta polizia kaleratzea gauzatzera joan zenean suizidatu zen. 2020. urtean, Berri Otxoak plataformak salatu zuen Egaña hil zenetik 1.723 etxe-kaleratze gauzatu zirela Barakaldon.
Iturria:
Etxe kaleratzeak geldituko dituela iragarri du Kutxabankek, Egañaren heriotzaren biharamunean (ARGIA, 2012ko azaroak 12).