Etxe kaleratzeak geldituko dituela iragarri du Kutxabankek, Egañaren heriotzaren biharamunean

  • Kutxabankek etxe kaleratzeak gelditu ahal izateko prozesu juridikoa abiatuko du gaur. Mario Fernandez presidenteak iragarri duenez, herritarrek ordaintzerik ez dituzten hipoteken exekuzioak bertan behera utziko dituzte aldi baterako. Bien bitartean, Euskadiko Kutxak adierazi du ez duela "etxe kaleratze traumatikorik" egin, eta Espainiako Gobernuak eta PSOEk kaleratzeak saihesteko hainbat neurri aurkeztuko dituzte gaur.


2012ko azaroaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Amaia Egañaren heriotzak erreakzio uholdea sortu du (Argazkia: http://zuialde.wordpress.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kutxabankek ez du adierazpenik egin hipoteken exekuzioak gelditzearen eta Barakaldon bere buruaz beste egin zuen Amaia Egañaren kasuaren artean egon daitekeen loturaz. "Banku berriak Barakaldoko heriotzaren eta iragarritako neurriaren arteko harreman oro saihestu nahi du, nahiz eta onartzen duen eragina izan duela", dio Juan Mari Gastacak El Paísen plazaratutako analisian. Bere hitzetan, Kutxabankek aldi baterako etenaldiaz hitz egiten du: "Bankuak espero du agintariek aurki aurkeztea hipoteken exekuzioen ondorioak arinduko dituen araudia, kaltetuen eta bankuen interesak uztartzea zaila izan daitekeela jakitun den arren". Kutxabanken erabakiak lehen etxebizitzaren gaineko hipotekei eragingo die.

Aralarrek urrats "positiboa" dela dio, "berandu heldu den arren". Kutxabanken erabakia "behin betikoa" izateko eskatu du, eta etxebizitzak erakunde publikoen esku uzteko, haiek kudeatu ditzaten gizarte alokairuen bitartez.

Euskadiko Kutxa: "Ez dugu etxe kaleratze traumatikorik egin"

Larunbatean prentsa oharra plazaratu zuen Euskadiko Kutxak. Krisia hasi zenetik "etxe kaleratze traumatikorik" egin ez duela dio: "Duela hainbat urte etxegabetzeak ekiditeko bitartekaritza barne protokolo bat erabiltzen du Euskadiko Kutxak. Horrela, [zorra ordaindu ez dutenen familiekin] akordioan oinarritutako prozesuak abiatzen ditu, diruaren itzulera egiteko epeak luzatuz edo hipoteka-betearazpena ez egiteko gainontzeko aukerak aurkeztuz (...) Negoziatzearen eta epea luzatzearen alde egin dugu, bezeroak etxebizitzan geratzearen alde. Espero dugu araudi berriek gure politikak indartzea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude