Sanferminetan Billabesaren entzierroaren aurka kargatu zuen Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak

Duela
14
urte

2012ko uztailaren 15ean,

Sanferminetan Billabesaren entzierroaren aurka kargatu zuen Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak. Iruñean, jaietako azken eguneko parranda luzatzeko aitzakian uztailaren 15 goizean egiten den jai zirikatzailea da hau, entzierroaren parodia umoretsua, non zezenik gabe eta Miguel Indurainez mozorrotuta joaten den, kostata, pertsona bat bizikletan. Ibilbidearen amaieran, poliziek osatutako lerroak eten zuen festa. Gomazko pilotak bota eta piper-gasa eta borrak erabili zituzten poliziek. UPNko Yolanda Barcinaren alkatetza garaia zen, eta jai giroko ekitaldiaren aurka kargatu zuten laugarren urtea izan zen. Bost pertsona epaitu zituzten gertakariengatik.

Iturria:

La haine, Condenan a 4 jóvenes por los disturbios en el encierro de la Villavesa 2012 (La haine, 2015eko irailak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.