EBBk proposatuta, EAJren fundazioak berretsi du Tapia lehendakari berri gisa. 2020 urtetik Miren Zaratek zuen postua.
Hiru legealdiz Eusko Jaurlaritzako sailburua izan zen Arantxa Tapia, Iñigo Urkullu lehendakariaren hiru gobernuetan. Besteak beste Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituren sailburua izan ondoren, KPMG eta CSP Iberian multinazionalen kanpo aholkulari gisa lanean hasi zen. Asteartean Sabino Arana Fundaziok lehendakari izendatu zuen.
Postu horretan lehen ekitaldia azaroaren 12an egin duela zabaldu du EAJk, “Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak, Franco hil eta 50 urtera” ekitaldian. Euskadi Buru Batzarrak eskerrak eman dizkio Miren Zarateri SAFen eginiko lanagatik.