Bizi Zizur herri plataformak bildutako 1.754 sinadurak nahikoa izan beharko lirateke Udalak (Geroa Bai) herri galdeketa deitzeko, Zizur Nagusian jarri nahi dituen 65 zaintza kameren gainean.
"Berdintasuna" bermatuko duen ordenantza dela defendatu du Navarra Sumak. EH Bildu eta Geroa Baik, ordez, "euskarafobotzat" jo dute. 1997ko euskararen ordenantza ia osorik berreskuratu du koalizio eskuindarrak.
Ez dirudi Navarra Sumak babes nahikorik izango duenik bere Ikurren Legea indarrean sartzeko: Nafarroako Legebiltzarreko alderdiek aurkeztutako zuzenketek adierazten dute gehiengoa ez dagoela alor horretan arau murriztaile eta zigortzaileen alde.
Zein udalerrietan izan da indartsuen EAJ? Zeinetan EH Bildu? Non bozkatu da gehien Ahal Dugu? Eta Vox non da indartsuen Euskal Herrian? Zein dira PSOEren indarguneak? Eta PPrenak? Kontsultatu guztia infografia interaktiboen bidez.
Udal elkartearen kontseiluak ostegunean hartu zuen erabakia, Navarra Sumaren eta ordainsariak jasoko dituztenen aldeko botoekin. Gainontzeko taldeek ez zuten babestu.
Azken minuturaino ibili dira negoziatzen PSN eta Geroa Bai. Azkenean PSNk haren alde egin du eta Hualde atera da legebiltzarreko lehendakari. EH Bilduk ere mahaian sartzea lortu du. Horrela lehen lau indarrak, Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bilduk ordezkaritza dute Mahaian.
Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak zoriondu egin du Navarra Sumako presidentegai Javier Esparza, baita PSNko presidentegai María Chivite ere. Nahi zituzten emaitzak ez lortu arren, oraindik ere “badago aukera gobernu progresista bat gauzatzeko”, azpimarratu... [+]
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustutzea mediatikoa bihurtu zen iragan urtarrilean. Batetik, “aldaketa”-ren eragileen baitan kontraesanak eta tentsioak azaleratzen dituelako, hauteskundeak bistara ageri izan dira, alderdi ugariren interesak martxan jarriz... [+]
Tokiko Administrazioaren Erreformarako Legea zen gai nagusia, urtarrilaren 31n. Tentsioa nabaria zen Nafarroako Legebiltzarrean. Onartu edo ez, Ahal Dugu-Orain Bai-ko taldearen ezbaiaren arabera zegoen. Orain Baiko legebiltzarkide Fanny Carrillok ebatzi zuen azkenik. 26 alde eta... [+]
Kanpoan geratu ziren eskakizun batzuk txertatu dituzte azken orduan: lan baldintzen atalean eta sindikalgintzaren inguruan. Dena dela gaur goizean batzartu eginen dira berriz ziurtatzeko Orain Bai talde osoaren aldeko botoa.