Xabier Manterola zendu da, Hendaiako hautetsi eta militante abertzalea

  • Hendaia Biltzeneko hautetsi abertzalea larunbatean pausatu zen bat-batean, 68 urterekin. Hendaiako elkartegintzan ekarpen handia egin zuen, Akelarre dantza taldean eta Uda Lekun bertzeak bertze.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 3an - 09:43
Xabier Manterola Hendaia Biltzen talde abertzaleko hautetsia zen Hendaia Biltzen
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Militantziak ardaztu zuen haren bizia; Hendaiako ekitaldi, mobilizazio eta politikako aurpegi saihestezinetakoa zen Xabier Manterola zendu da. Hendaia Biltzen talde abertzaleko hautetsia zen, oposizioan; aitzineko legealdian elbarritasunen ordezkari izan zen udal gehiengoan.

1980. hamarkadan Herri Taldeetako eta Iparretarrak talde armatuko kide izan zen Manterola. 1985ean GALek bonba bat jarri zuen haren autoan, Baionan, baina bizirik atera zen atentatu hartatik. Atxilotua ere izan zen.

Hendaian, urte luzaz Akelarre dantza taldeko kide izan da. Uda Leku elkartean, Ipar Euskal Herrian euskarazko aisialdi eskaintza zabaltzen lan egin zuen, eta Hendaiako zentroko zuzendari izan zen orain urte batzuk erretreta hartu arte.

Mezu xamur batekin agurtu dute Manterola Hendaia Biltzen talde abertzaleko kideek sare sozialetan: "Agur eta ohore Xabier laguna eta militantea. Izar berri bat piztu da Hendaia eta Euskal Herriko zeru gainean".


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...