Pradales kolpez kolpe

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iñigo Urkullu lehendakariaren ordezko “ezezaguna”, Imanol Pradales, “ustekabez aukeratua”, “70. belaunaldiko” alderdikidea da. Talde horretakoak dira Unai Rementeria, Gorka Urtaran, Eneko Goia eta Ana Otaduy. Bizkaiko Foru Aldundiko “obren diputatu” honek proiektu faraonikoak mamitzeko ardura hartu du azken urteotan, besteak beste, Supersur, Guggenheim Urdaibai edo La Avanzadaren estaltzea.

Asti Leku Ikastolan Urkulluren ikasle ohia izandakoak, Deustuko Unibertsitatean irakasle zela, 2007an eszedentzia eskatu, eta Bizkaia Xede irabazi asmorik gabeko elkarteko zuzendari bilakatu zen. Lehen marka bere kudeatzaile profilean, elkartearen modus operandia eta aldundiaren bezerokeria gaitzetsi baitzituen Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak. Bizkaiko Foru Aldundiaren diruarekin sustatutako elkarte horrek aldi berean dirulaguntzak enpresa batzuen patriketara bideratzen zituen. Onuradunen artean, Deustuko Unibertsitatea, Iberdrola, Sener eta ITP armamentistak, edo Deloitte eta Idom, azken bi horiek aholkularitzen kartelaren kideak.

Pradales diputatu aukeratu zutenean, BBVA, Banco Santander eta Mapfreko akzioen jabe zen, eta, geroago, Sacyr enpresaren akzioak erosi zituen

Pradales aldundira heldu zen José Luis Bilbaoren, paradisu fiskalei buruz ezer ez idaztea zin egin zuen diputatu nagusiaren eskutik. Jóvenes Burukides Bizkainos belaunaldiaren “anaia nagusia” da Bilbao, hain zuzen, Urkullu buruzagi zela, Andoni Ortuzarren laguntzarekin, Xabier Arzalluz baztertu, eta geroago, Juan José Ibarretxe zokoratu zuen taldea.

2011n, Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatu bilakatu zen. Pradalesek Kanpo Sustapeneko zuzendari Gabino Martínez de Arenaza izendatu zuen, Alonsotegiko EAJko alkate ohia, ustelkeriagatik inputatua. Pradales diputatu aukeratu zutenean, BBVA, Banco Santander eta Mapfreko akzioen jabe zen, eta, geroago, Sacyr enpresaren akzioak erosi zituen. Zazpi urte lehenago, eraikuntza enpresak 13.000 euro eman zizkion Alfredo De Miguel burukideari, ustelkeriagatik kondenatua.

Sacyr 25 urtez aritu zen eraikuntza kartel batean. 2007. eta 2012. urteen artean, Sacyr izan zen Bizkaiko Foru Aldundiarekin lan egin zuen kartel horretako enpresa bakarra, guztira 184 milioi euroren truke. Garai hartan ere, Sacyr Nervión taldeak (Sacyr eta Nervión Industries arteko aliantza) beste kartel bateko kide zela, energia eta petrokimika sektoreko enpresei ematen zien zerbitzua. José Alberto Pradera, paradisu fiskalen aferari lotutako diputatu nagusi ohia, Nervión Industries-eko kontseilari zenean, Pradalesek Sacyr-en akzioak erosi zituen, eta, enpresa horien aliantzaren ondorioz, Sacyr Nervión taldea Repsolentzat hasi zen lanean, Josu Jon Imaz EAJko presidente ohiaren konpainiarentzat.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude