EH Bilduk manifestazioa egingo du larunbatean Bilbon, “faxismoa gelditzeko”

  • Azaroaren 22an 'Euskal Herria askatasun haizea' lelopean mobilizatuko dira Bilboko La Casilla plazatik 17:30ean. Espainiako Kongresuko diputatu Oscar Matutek esan du "faxismoari aurre egiteko" eta "gurea dena defendatzeko" bide bakarra "borrokatzea eta kaleak hartzea" dela.

Aurreko urtean "Nazio Gara" lelopean eginiko manifestazioan ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako ordezkariak izan ziren. EH Bildu

2025eko azaroaren 17an - 09:57
Azken eguneraketa: 11:31
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ostegun honetan beteko dira 50 urte Franko diktadorea ohean hil zenetik. Frankismoa ez zela hil eta berriro ere eskubide eta askatasunak mehatxatzen dituela ohartarazi du Oscar Matutek igandean Bizkaiko hiriburuan eginiko prentsaurrekoan. Horren aurrean, azaroaren 22an manifestazioa egingo du EH Bilduk, Bilbon.

Euskal Herriak "faxismoari beti aurre egin" diola azpimarratu du. Eskuin muturraren aurrean beharrezko ikusi du Matutek "ekidistantzian ez gelditzea" eta are gutxiago presio erreakzionarioei eta xenofoboei men egitea. Mobilizaziora deitu ditu “herri klasea eta herri honetako feminista, langile, euskaltzale, gazte eta adinekoak”, faxismoari “herri duina dagoela eta ez direla pasako” esateko.

“Dozenaka milaka” pertsona biltzea espero dituela adierazi du EH Bilduko idazkari nagusi Arnaldo Otegik  ETBko Egun on saioan, astelehen goizean. Manifestazioa ez dela bakarrik "herri honen historia gogoratzeko beharrezkoa", aitzitik, "etorkizunari begirada bat" dela adierazi du. Fusilatuen senide batzuk, manifestazioan egongo direla aurreratu du. Modu horretan, senideei babesa eman beharra dagoela adierazi du. Era berean, EH Bilduk faxismoari eta autoritarismoari aurre egiteko bere eredua zein den frogatu nahi du, era “zabal, baketsu, demokratiko, diziplinatu eta kolektibo batean". 

 


EH Bildu kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...