Bingen Zupiriak jakinarazi du ikertzen ari direla Gasteizko istiluetan masailezurra hautsi zioten gaztea


2025eko azaroaren 12an - 11:00
Gedar
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EH Bilduko parlamentari Gorka Ortiz de Guineak Segurtasun sailburu Bingen Zupiriari zenbait galdera egin dizkio urriaren 12an Gasteizen Falangisten elkarretaratzearen aurka egindako protestetan Ertzaintzak izan zuen jokabidearen harira. Galdetu dio ea jakitun den Ertzainak zauritutako Aritz Ibarra ospitaleratua eta operatua izan zela. Ikerketak irekita jarraitzen duela erantzun dio.

Sailburuak gaineratu du hedabide bidez gertakaria jakin orduko telefonoz zaurituarekin harremanetan jartzen saiatu zirela Barne Arazoetako Buruzagitza eta Gasteizko Ertzain-etxea. Lehen deia urriaren 16an 11:00etan izan zela zehaztu du, eta deien ostean zaurituaren etxera ere joan zirela. Bi kasutan ez zutela erantzunik jaso, Zupiriaren arabera. Azkenean, lokalizatu eta jakinarazi zioten urriaren 12ko istiluekin zerikusia zuten hainbat deliturengatik ikertzen ari direla.

Horretaz gain, egun horretan ertzainen bodycam-aren erabileraz galdetu dio EH Bilduko parlamentariak. Segurtasun sailburuak berriro erantzun dio ikerketak irekita jarraitzen duela eta zenbait agentek une desberdinetan grabazioak egin zituztela, eta irudi horiek ikertzen ari direla.


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.