Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek SNCF trenen enpresa publikoaren erreformaren aurka manifestazioak izan dira Ipar Euskal Herrian. Trenbideetako langileak, energiaren alorrekoak eta funtzionarioak atera dira kalera.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Bake prozesuaren aldarriak Ipar Euskal Herrian daukan sostengu zabalari xeheki begiratuz gero, ohartzen gara sustrai bat baino gehiago dagoela oinarrian eta guztiak direla kontutan hartzekoak. 90eko hamarkadan hasi eta 2000ko hamarkadan sendotu egin dira abertzale eta abertzale ez direnen arteko elkarlanak, lurralde antolaketatik hasirik, geroz eta politikoagoak diren esparruetara hedatuz. Hamaika aldaketak ahalbidetu du gaur egun begibistakoa den elkarlanerako gaitasuna.
Aguxtin Errotabeherek Jean Errekart Amikuzeko politikari famatuaren biografia plazaratu berri du: "Jean Errecart: la gran mutation". Euskal Irratietan Goiz Berri saioan egindako elkarrizketan egileak laburbildu du Iparraldeko eta bereziki Amikuzeko ekonomian eta gizartean hain arrasto sakona utzi zuen gizonaren bizitza.
Hendaiatik ari naiz. Euskaldunon panorama politiko sozialari eite eman nahiz. Zein panorama-markoaz ari naiz, baina? Iparraldea-z, naski. Abertzaleentzat Iparraldea beren marko politikoa da. Tokiko militanteek edota hautetsiek ez dute Euskal Herria esaten, Iparraldea diote. Frantziar hautetsiek aldiz, Pays Basque. Hau da, marko hori Euskal Herri osoa da beraientzat. Eurentzat badaude ere, País Vasco edo La Navarre, baina horiek L’ Espagne d(ir)a. Iparraldeko frantses politikari... [+]
Astearte gauean etorri dira 25 errefuxiatu Parisetik Baionako AFPA zentrorat. Hor egoiten ahalko dira abenduaren 31 arte.
Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”.
Oporretan izanik ere, smartphonen txio malapartatu batek hondartzara joatera behartu ninduen. “Hau malura! Udan, Hendaian eta autoa hartu behar”. Ustekabeko txioak egutegiko galdera-erantzunaren... [+]
ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”
Hendaia eta Baionaren arteko trenbidea berritzea Ipar Euskal Herrian AHTa ez eraikitzeko urrats erabakiorra izan daiteke. Makroproiektuaren bideragarritasuna ezbaian jarri dute, baina oraindik ez da behin betiko baztertzeko erabakirik hartu.
EH Baiko hautagaia izan da azken bi hauteskunde legegileetan, VI. barrutian. Historialaria da. Elkar argitaletxeko editore lanetan ari den politikaria: “Historialariaren eta politikarien funtzioak ez dira erraz uztartzen, politikak anitzetan erabiltzen du historia, eta ez honen mesederako preseski” erran digu.
Ana Ollok eta Bingen Zupiriak, hurrenez hurren Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak, eta Mathieu Bierge Iparraldeko Euskararen Bulego Publikoko presidenteak hiru lurraldeetarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute astelehen honetan Iruñean.
Ipar Euskal Herriko mugimendu feministako aurpegi ezaguna da Xane Kreckelbergh bithirindarra. Azken aldietan gutxiago ageri dena, ardurak uzteko urratsa eman duelako. Ez zaio erraza izan. Batetik, hainbeste aldatzeko duen jendarte honetan ezin duelako geldirik egon, eta bestetik, borroka feminista eramateko Ipar Euskal Herrian dagoen militante kopuru txikiagatik. Feminismoaz eta bere ibilbideaz hitz egiteko denbora eskaini digu.