Azaroak 2

2020ko azaroaren 2an, gure haurrak itzultzekoak ziren eskolara, oporralditik landa. Goiz hartan, egitarau berezia apailatua zien Frantziako Hezkuntza Nazionalak: errientsek eta errientek irakatsi diete, hiru orduko tartean, batetik haurrek beren osasuna babesteko – eta beren aitamen eta aitatxi-amatxiena ere bai – aurpegia maskarekin tapatu beharko dutela, eta bestetik adierazpen askatasunaz goza dezaketela Frantzia herrian. Hain zuzen ere, Frantziako Gobernuak eskolan maskarak inposatu dizkie 6 urtez goitiko haur guztiei, COVID-19 kutsatze abiadura arrastatzeko estakuruarekin, azaroaren 2tik goiti. Eta azaroaren 2ko data hautatu du ere Conflans-Sainte Honorine, Paris inguruko hirian basaki erail duten Samuel Paty irakaslea omenarazteko: irakasleek “atentatu terrorista” gisa aurkeztu izan behar diete gertakaria haurrei, esplikatuz historiako irakasle hori hil dela klasean adierazpen askatasunaz hitz egin zuelako.

Aipa dezagun lehenik lehen manua. Nork sinets dezake 6 urtetan osasuntsu dela musukoa bisaia gainean ezartzea, zortzi orduz egunean, eta nork pentsatzen ahal du hain gaizki tratatu haurrek gogoa izanen dutela ikasteko eta handitzeko? Haurrak nahaskeria giroan haziz, tratu txarrak jasanaraziz, nola sustatu haien baitan zohitzeko nahia?

"Nolako saltsa egin ote da beren buruan? Ahoa estaltzen badut, libre izanen naiz. Mintzo banaiz, lanjerosa izanen naiz besteendako. Gizarteak osasuntsu segitzeko, haur gisa isildu behar dut"

Ea orain bigarren manua. Samuel Paty irakaslearen hiltzailea txetxeniarra zen –ez arabiarra, anitzek erran bezala–, ez zuen lotura hertsirik talde terrorista batekin, konplize guti zituen. Bere jestua izugarria izan arren, ez da erlijioak bultzatua izan, baina miseriak. Hamarkadak badira Frantziako hiri handietan miseria soziala, ekonomikoa, psikologikoa eta kulturala errotu dela. Ongi ezagun da gune horietan gertatu itsuskeriak errekuperatzen dituztela agintariek herrian beldurra eta frantses nazionalismoa sustatzeko. Kasu honetan ere, ikastetxe guztietan inposatuz martiri errepublikanoaren omenaldi publikoa, gorroto eta arrazakeriaren garrak ditu elikatu gobernuak, erresumaren zoko guztietan.

Ez da psikologo handia izan behar ohartzeko zein kaltegarria den 6 urteko haurrek bi irakaspen horiek une berean jasotzea. Nolako saltsa egin ote da beren buruan? Ahoa estaltzen badut, libre izanen naiz. Mintzo banaiz, lanjerosa izanen naiz besteendako. Gizarteak osasuntsu segitzeko, haur gisa isildu behar dut. Edo bestela: helduen munduan onartua izateko, ene burua gaizki tratatzen ikasi behar dut. Katixima errepublikanoaren arabera, haurren adierazpen askatasuna da isilik egotea, eta helduena da laizismoaren propaganda egitea.

Ikasle maskaratuak irudikatuz klasean, irakaslearen prediku errepublikazalea jasan beharrez, Marjane Satrapiren Persèpolis liburu autobiografikoaren irudi bat zait gogora heldu: Errepublika islamista instalatu berria da, eta eskolako neskatxa guziak ikusten dira burua oihalarekin estalirik, bihotza eskuz jotzen martirien omenez. “Ados nintzen amarekin. Nik ere bizitzari baizik ez nuen pentsatu nahi. Baina ez zen beti erraz: eskolan, egunean bietan lerrokatzen gintuzten gerla biktimen galtzea negartzeko”, dio narratzaileak.

Klima aldaketak, eritasunak eta krisia sozioekonomiak eragin kezka larrien unean, herrialde aberatsetako gizarteok sakrifikatzen dugu gure haurren bizi poza eta inozentzia, gure gazteen hezkuntza, xaharren osasun fisiko zein morala salbatu gabe, eta askatasun murrizketa harrigarriak onartuz. Noiz arte?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude