Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

  • Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 9an - 07:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ipar Euskal Herriak ukan du bigarren diru zama handiena, Bordeleko hirigunekoaren gibeletik. Lagunduak izanen diren lehentasunezko zazpi ardatz definitu dituzte, horien artean, kohesio soziala, lurralde antolaketa, laborantza edota kultura. Aitzinkontu horretatik, bost milioi hiri eta herrietara bideratuko dira, 4,8 milioi euro mendialdearen garapenera, eta milioi bat euro Hendaia eta Capbreton arteko itsas ekonomia bultzatzeko. Proiektuak aurkezteko deialdia azaroaren 17an irekiko da. Joseba Erremundegi Euskal Hirigune Elkargoko mugaz gaindiko kontseilaria, Goiz Berri saioko gomita izan da.

 


Euskal Hirigune Elkargoa kanalean gehiago
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.