Otsailaren 19an iragandako lehen itzulian nagusitu da zentro-eskuineko hautagaia –Bernard Elhorga–; abertzaleen eta dimititu zuten hautetsien hautagaitza –Christophe Jaureguy– bigarren sailkatu da, bakarrik 35 bozen aldearekin. Orain arteko auzapez Dominique Idiart azken kokatu da, 2020an baino 280 boz gutxiago jasoz.
Herriko kontseiluko hamazazpi hautetsik dimisioa eman ondoren, berriz osatu beharra dute herriko kontseilua senpertarrek. Igande honetan argituko da auzapezaren aurpegia, eta hortik inguruan izanen duen herriko kontseiluaren osaketa. Orain arte auzapez izandako Dominique Idiartek ez du erraza bidea: azken atera da otsailaren 19ko lehen itzulian, 891 boz erdietsita –2020ko lehen itzulian garaile izan zenean 1.171 boz eskuratu zituen–. Aldi honetan, abertzaleez gain, Idiarten sostengatzaile izandako andanak ez dio beraz botoa bideratu.
Hain zuzen, Christophe Jaureguy hautagai duen Hats Berri zerrenda atera da bigarren, 1.080 boz jasoz. Jaureguyren zerrenda abertzaleez osatua da, baita dimisioa eman duten gehiengoko hautetsi ohiez ere. 2020an 474 boto eskuratu zituen Senpere Bai hautagaitza ezkertiar eta abertzaleak eta ez ziren bigarren itzulira aurkeztu, Idiarti juntatzeko hautu estrategikoa eginik. Elkarlanarekin ez zuten asmatu, ordea, eta iazko udazkenean zapartatu zen herriko krisi politikoa.
Bernard Elhorga buru duen ‘Agir pour Saint-Pee’ zerrendak –zentro-eskuinak– lortu du babes gehien lehen itzulian, 1.115 bozekin –2020an zentro-eskuinak egindakoa baino 77 gutiago–.
Gehiengoa osatzen zutenentzako arriskua begibistakoa zen: zatiketak eskuinari mesede egitea. Baina Hats Berri zerrenda biziki hurbil du –35 boto– eta ikusteke dago bigarren itzulian zer eginen duten lehen itzulian auzapez ohiarentzat bozkatu dutenek. Hain zuzen, hain da afera tinko, non eta azken indarra izanik boto estrategikoa eginen duen bat baino gehiagok: zentro-eskuina ala ezkerra. Dena dela, lehen itzulian bozkatu ez dutenak mobilizatzea dute hiru hautagaiek helburu. %43koa izan da partehartzea otsailaren 19ko lehen itzulian.
Bozketa horiek iaz bideraturiko dimisioen eraginez daude antolaturik. Gehiengoko hamar hautetsik urrian utzi zuten kargua, eta abenduan, berriz, oposizioko beste zazpik. "Udalaren kudeaketak eskatzen du informazioan gardentasuna egotea eta hautetsi guztiekin elkarrizketa baketsuak edukitzea", adierazi zuten oposizioko hautetsiek beraien dimisioa azaltzeko orduan. Dominique Idiart auzapezaren kudeaketari egin kritika da krisi politikoaren oinarrian.
Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.
Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.
Bagira prozesuaren baitan, larunbatean ekitaldia eta kontzertua antolatu dituzte Ezpeletan. Ostiralean eta larunbatean mugimendu ekologistez eta Ipar Euskal Herriko borroka abertzalearen ibilbideaz arituko dira Baionan.
Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.
Jaureguy abertzaleari 100 bozkako aldea atera dio, otsailaren 26ko bigarren itzulian. Hamazazpi hautetsik dimisioa aurkeztu zuten, Idiart auzapez ohiarekin zituzten desadostasunengatik, eta horregatik aurreratu dituzte bozak.