Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu dituzte: euskara, etxebizitza, klima aldaketa, borroka sozialak eta laborarien borroka.
1.500 inkesta bildu ditu mugimendu abertzaleak. Pozik dira koordinatzaileak, parte hartu duen jende kopuruagatik eta emandako erantzunengatik. Bagira prozesuaren gidaritza batzordeko Txomin Povedak ondokoa adierazi du: “Mugimendu abertzaleak elkartzeko eta gibeltasun- eta gogoeta-tarte baten hartzeko gaitasuna erakutsi du”.
Bost erronka
Erakundeen alorrari dagokionez, beste urrats instituzional bat emateko dinamikak berriz bultzatzearen aldeko iritzia eman dute inkesta bete duten gehienek. Lau eremu hauetan aritzea defendatu dute: instituzio tresna gorago iragatea lurralde kolektibitatearekin; Euskal Herriko instituzio bati buruzko desmartxa berrabiatzea; Ipar Euskal Herrirako autonomia estatus bat aldarrikatzea; eta Euskal Hirigune Elkargoa indartzea eta bilakatzea.
Mugimenduak aldarrikapen instituzionalen ondoan aritu beharko luketen bost ardatz nagusi lehenetsi ditu: euskara, etxebizitza, klima aldaketa, borroka sozialak eta laborarien borrokak eta laborantzarako lurren defentsa. Bost ardatz horien ondoren beste gai batzuk agertu dira indartsu eta gidaritza batzordeak adierazi du horiei ere aterabidea eman beharko zaiela datozen urteetan. Hauek dira gai horiek: generoen arteko berdintasunaren aldeko borroka, belaunaldiak berritzea eta gazte dinamikak.
Ondorio nagusiak
Aurrera begirako erronkez gain, prozesuaren bultzatzaileek hainbat ondorio atera dituzte gogoeta prozesua egin eta gero.
Lehenik, inkesta erantzun dutenak ezaugarri askotakoak izanda ere, inkestaren emaitzek gaien inguruan gehiengo argiak erakutsi dituzte. Bigarrenik, militanteen dinamikaren eta mugimendu abertzalearen oinarri militante zabalaren arteko bat-egitea. Hirugarrenik, inkestatuek abertzaletasunaren oinarri historikoekiko atxikimendua berretsi dute, dela euskara, subiranotasun politikoa eta materiala, eta Euskal Herriarekiko atxikimendu sentimentala. Era berean, abertzaletasuna sozialismoarekin, ekologismoarekin eta feminismoarekin lotu dute. Laugarrenik, abertzaletasunaren aldeko aktibismo askotarikoa eta eraldatzailea azpimarratu dute.
Emaitzen aurkezpenak
Datozen asteetan han eta hemen emaitzak aurkeztuko dituzte eta aurrera begirako erronkez gogoeta egiteko aukera izango dute. Egun garrantzitsuak ondokoak izango dira: Gazte Eguna abenduaren 2an, mugimendu abertzalearen jardunaldiak urtarrilaren 27an, eta 2024ko Aberri Eguna martxoaren 31n. Azken egun horretan Bagira prozesua bukatutzat emango dute.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.
Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.
Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.
Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.
GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]