Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

  • Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023ko uztailaren 18an - 09:57
Azken eguneraketa: 12:35
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Hirigune Elkargoak proposaturiko Idorte Planak hainbat ardatz ditu: ur baliabideen erabilgarritasuna optimizatu nahi dute, ur edangarriaren bilketa hobetu, sareetako ihesak murriztu eta ur ekoizpen guneak elkarlotu; finean, lurraldearen ur kontsumoa %10 murriztu nahi dute. Ondorioz, aurten hondartzetako dutxak itxiko dituzte.

Guillaume Barucq Miarritzeko hautetsiak neurria momentu desegokian hartu dela adierazi du, besteren artean Ostreopsis mikroalga toxikoaren itzulera jazo delakoan. Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapezak ez du kezka adierazi, “orokorki, hondartzan dutxatzen den jendea, sartzean, etxean ere dutxatzen da” adierazi du. Gainera, Alzurik erabiltzaileen kritikak itxoiten ari dela esan du.

Uraren prezioaren aldaketa

Elkargoak uraren eta honen garbiketaren prezioen berrikuspena egin zuen. Lurralde osorako tarifa sozial bat hedatzea da beraien helburua, Kazetak jaso duenez. Tarifa berria finkatzean igoera duten harpidedunak 12 hilabetetako epean 50 eurora mugatu dute igoera; hileko 4,20 euroko gorakada. Prezio bereziak ere proposatu ditu etxekoa ez den erabilerarentzat, besteak beste laborantza, baratzezaintza edo abeltzaintzarako.


Uraren kudeaketa kanalean gehiago
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.