Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

  • Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira dokumentua irakurrita.

"Ibilbide eta sentsibilitate desberdinetako" 60 abertzalek babestu zuten "Izan ginen, bagira, izanen gira" dokumentua. Argazkia: Bagira.

2023ko apirilaren 11n - 12:04

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako mugimendu abertzalea antolatzen hasi zirenetik 60 urtera, apirilaren 9an 1.500 lagun elkartu ziren Itsasun, Biharko Euskal Herria eraikitzeko prest aldarriarekin. Bi eguneko egitaraua antolatu zuten, “mugimendu zabala” elkartzeko xedez.

Manifestazioa burututa, 1963an Itsasun ipinitako oroit-harrian hitza hartu zuen Mikel Iribarren herriko auzapezak, eta Ipar Euskal Herriko abertzaleei ekintzarako eta bateratzeko deia egin zien. Bagira prozesuko “fase berri bat” iragarri zuen, 2024ko Aberri Egunera arte luzatuko dena. Helburua da mugimendu abertzalearen diagnosia egitea, herritarrei galdetuta zer iritzi duten zenbait auziren gainean –euskara, etxebizitza, nazio eraikuntza, migratzaileekiko elkartasuna, feminismoa...–.

“Ibilbide eta sentsibilitate desberdinetako” 60 abertzalek izenpetutako Izan ginen, bagira, izanen gira dokumentua irakurri zuten Gexan Alfaro, Grazi Etxebehere, Irantzu Idoate eta Thibaut Godinek, eta abertzaleen “eraikitzeko gaitasuna” azpimarratu zuten: “Eraikitzeko sortu ginen, ez erresistentzia hutsa egiteko”. “Alimaleko errepresioari” aurre egin eta Euskal Herriaren askatasunaren alde egin direnak oroitu zituzten: ikastolen sorrera, laborantza lurren defentsa, euskara eta euskal kulturarentzako espazioa, sindikalismo abertzalea, komunikabideen sorrera, hauteskundeetan aitzinamendua... Baieztatu zuten abertzaleen ideiak “inoiz baino gehiago” hedatu direla jendartean, eta hasiera batean "gutxiengoa" ziren horiek aitzinamendu handia izan dutela eta mugimendu abertzalea "ikaragarri" zabaldu dela.

Nabarmendu zuten aurrerapen horiei esker mugimendu abertzalea den “ekosistema zabal eta anitz horretan”, egun baldintza "ezin hobeak" dituztela elkarrekin pentsatu eta ekiteko. Datozen urteetan mugimenduak zer lortu nahi duen erabakitzeko unea dela berretsi zuten. “Krisi anitzek astintzen duten mundu ezegonkor baten erdian, Euskal Herriak bere lekua atzeman behar du”.

Eraikitzeko prest

Lorpenak goraipatzeaz gain, tartean izandako oztopoak ere gogorarazi zituzten. “Gure arteko kalapitak eta zatiketak ere ezagutu ditugu. Aitor dezagun ez dugula beti asmatu”. Halere, Ipar Euskal Herria egituratzen eta antolatzen ari dela oroitu dute, besteak beste, Frantziako Iraultzatik lehen aldiz instituzio bat duelako, “baina ez da aski”, iritzi diote. Bide horretan, Euskal Herriaren burujabetza osoa aldarrikatu zuten, jendarte justu, solidario, iraunkor, feminista eta euskalduna eraikitzeko.

Borrokan jarraitzeko hautua berretsi dute, “Herriak behar duen instituzioa sortu arte”. Horretarako abertzaleek bat egiteko deia egiten dute, eta eraikitzeko prest daudela aldarrikatu: “Gure borondatea zailtasunak baino azkarragoa denez, ez gira nekatu elkarrekin aritzeko saiakerak egiteaz”. Jada abiatu dute mugimendu abertzalearen diagnosirako galdeketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Eguneraketa berriak daude