Merkataritza txikiaz aritu gara Imanol Esnaola Gaindegiako kidearekin. Nolakoa da merkataritza txikiaren argazkia Euskal Herrian? Zein da bizi duen egoera? Erantzunak erradiografia bat eginez jaso dituzte Ertzak saioan.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...