diaporama
Sinesmenen erraietan
2007-12-26
Espiritualitate bila mundu osoko herrialdeetara bidaiatzen duten lagunen esperientziak jaso ditugu artikulu horretan. Pertsona horien artean Mari Karmen Uzkudun 47 urteko errezildarra (Gipuzkoa) dago. Motibazio espiritualek bultzatuta, Cristobal Jodorovski guru espirituala bere jarraitzaileekin elkartzen da urtero, munduko herrialde desberdinetan. Uzkudunek bi urte daramatza bidaia horietan parte hartzen: lehenengo Perun izan zen, iaz Venezuelan eta aurten Mexikon eta Brasilen. Irudiak, musika eta protagonisten adierazpenak bildu dituen diaporama honetan Uzkudunek eta beste hainbat lagunek Venezuelara egindako bidaia eta hango xamanekin bizi izandako esperientzia ezagutuko duzue.