Erreproduzitu bideoa
Albistea
Protestak Palestinan Zisjordania anexionatzeko Israelen planaren aurka
2020-06-24

Ramallah hirian manifestatu dira ehunka lagun ekainaren 23an eta Israelgo segurtasun indarrei aurre egin diete. Zisjordania Israelekin anexionatu nahi du Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak, eta hainbat iturrik diote plan hori uztailaren 1ean jarri dezakeela martxan Donald Trumpen babesarekin. Horrela, Zisjordaniako lurren %30 ofizialki Israelen esku geratuko litzateke. Palestinako Aginte Nazionala plan honen aurka agertu da, eta baita palestinako herritarrak ere.

Bideo hau Redfish ek argitaratu du eta lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Redfish
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...