Erreproduzitu bideoa
Albistea
Ekainaren 10ean jaia eta euskara uztartzeko deia egin du Sorionekuak ekimenak
2023-06-05

Euskararen etorkizunari "ongi etorri erraldoia" emateko asmoz, ekainaren 10eko hitzordu "ahaztezina" prestatzen dabiltza buru belarri Sorionekuak ekimenaren kideak. Goizean zehar izango dira, haur eta gaztei zuzendutako tailerrak, puzgarriak, jolasak, erraldoiak eta dantza ikuskizuna. Ondoren DJ Bermuta, Gora bihotzak ikuskizuna, kantuz eta txaranga. Eta bazkari herrikoia eta gero, eguneko ekimen nagusia, arratsaldeko 17:30tan Antoniutti parketik abiatuko den manifestazioa.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Ahotsa.info
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...