ARGIA.eus

2022ko azaroaren 28a
Albistea
Babes zabala jaso du ekainak 25ean torturatuen aitortza eskatuko duen manifestazioak
2022-06-13
Erreproduzitu bideoa
Babes zabala jaso du ekainak 25ean torturatuen aitortza eskatuko duen manifestazioak

Nafarroako alderdi politiko, sindikatu eta eragile ugarien babesarekin kalera irtengo da Torturatuen Sarea datorren ekainaren 25ean. Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren bezperan eginen den mobilizazio honetan torturatuen aitortza eta erreparazioa eskatzeaz gain, ez errepikatzeko bermea eskatuko dute. Aldarrikapen honekin bat egin dute, besteak beste, Geroa Bai, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, Podemos, CCOO, ELA, LAB... Manifestazioa, 18.00etan abiatuko da Iruñeko Autobus Geltokitik. Manifestazioaren gastu ekonomikoei aurre egiteko, kontu korronte bat ireki dute: ES23 3035 0058 3905 8011 6401.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info
Erlazionatutako bideoak
Albistea gehiago