Juan Calvo: torturaren frogak


2023ko uztailaren 07a
:: ::

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtziagabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez espetxea zapaldu, inor ez zuten kondenatu tratu txar edo torturengatik. 30 urte betetzear direla, ARGIAk kasuaren inguruko informazio berriak lortu ditu: gorpuaren azterketa mediku eta forentseak; Calvo gorpu agertu aurretik artatu zuen erizainari elkarrizketa; eta gertatua “argitu gabe” geratu zela dioen lekuko zuzen bakarraren adierazpena, besteak beste. Nola eta zergatik hil zuten Juan Calvo Ertzaintzaren Gasteizko komisarian? 1995ean epaiketa amaitzean, galdera horiek erantzunik gabe geratu ziren. ARGIAk publiko egiten dituen informazioek galdera berriak sortzen dituzte, eta orduko ziurtasun bakarra indartzen: egia ofizialak ez du azaltzen gertatu zena.

Zigor Olabarria kazetariak ikertu du Juan Calvoren kasua eta podcast honetan bere ahotsean kontatu digu topatu duena, Gorka Peñagarikanok gidatuta. 


Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!