Deportaturiko lapurtarrei beren etxeetara itzultzeko baimena eman zieten

Duela
231
urte

1794ko uztailaren 27an,

Deportaturiko lapurtarrei beren etxeetara itzultzeko baimena eman zieten. Martxoan deserriratu zituzten Sara, Itsasu, Azkaine, Ezpeleta, Ainhoa eta Zuraideko 4.000 eta 10.0000 herritar artean. Frantziako Iraultzak euskal herrietan izandako harrera eskasaren ondorioz –Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako foruak indarrik gabe utzi berri zituzten edo eskolan euskaraz aritzea debekatu–, eta Espainiaren aurkako Konbentzio Gerraren testuinguruan euskal gazteek armadari egiten zioten desertzio tasa altuak ikusita, "herri traidore" izendatu zituen aipatu herriak. Sarraski soziala eragin zuten agintariek hala, ehunka kilometro Frantzia barnealdera bizitzera joatera behartuta herri ia osoak. Bidean gutxienez 1.600 pertsona hil zirela kalkulatzen da. Beren herrietara itzuli ziren askok ondasunak lapurtu eta suntsitu zizkietela ikusi zuen. Hurrengo hamarkadetan asko izan ziren Ameriketara alde egin zutenak.

Iturria:

Adur Larrea, Lurbinttoko Ohoinak (Elkar).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.