Euskara "fanatismoaren hizkuntza” zela esan zuen Frantziar Iraultzako Barére politikariak

Duela
232
urte

1794ko urtarrilaren 27an,

Euskara “fanatismoaren hizkuntza” zela esan zuen Frantziar Iraultzako Barére politikariak. Salbamendu Publikoaren Batzordearen hizkuntzen inguruko txostenean, apaizen figura erabili zuen, argudiatuz euskara erabiltzen zutela herria fanatizatzeko. Euskaldunek frantsesa eta lege frantsesak ikasteko obligazioa zutela azpimarratu zuen. Euskal Herria frantses nazionalista zela zioen, baina fanatismotik babestu beharra zutela, "askatasunaren etsaiek ustel" ez zezaten. Txosten berean, euskaraz gain bretainiera, alemaniera eta italieraren aurkako mezuak ere bota zituen, oinaze eta akatsaren iturburutzat jota.

Iturria:

Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...