1794ko abuztuaren 14an,
https://www.naziogintza.eus/gipuzkoako-errepublika-nazio-estatuen-oldarraren-aurrean-1794/Gipuzkoako Errepublika independentea eratzeko proposamena egin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Frantziarren inbasioa gertatzen ari zen bitartean, Getarian bildu ziren 46 herritako batzarkideak eta adierazpen politikoa adostu zuten. Bost ideia biltzen zituen: errespetatzea gipuzkoarren fede katolikoa, errespetatzea foruak eta ohiturak, 1200 urtera arte izan zen bezala probintzia independentea izatea, gipuzkoarrak ez behartzea armak hartzera eta frantziarrak izatea akordio horren berme. Agintari frantsesei ez zitzaien proposamena gustatu, eta lurraldea konkistatu zuten. Halere, Gipuzkoaren eta Espainiaren arteko tentsioak azaleratu zituen, eta 20 urte geroago, 1813ko Donostiako sarraskiaren garaietan, espainiar militar ugarik donostiarrei eta gipuzkoarrei erra zietela dokumentatuta dago.
Iturria:
Iñaki Lopez de Luzuriaga, Gipuzkoako errepublika nazio estatuen oldarraren aurrean (1794) (Naziogintza).