Gipuzkoako alkateek idazten eta irakurtzen jakin behar zutela berretsi zuen Espainiako Felipe II.a erregeak

Duela
451
urte

1573ko urtarrilaren 29an,

Gipuzkoako alkateek idazten eta irakurtzen jakin behar zutela berretsi zuen Espainiako Felipe II.a erregeak. Bi urte lehenago, 1571n Errenterian egindako Batzar Nagusietan erabaki zuten ezingo zela inor alkate edo lurralde baten ordezkari izan, ez bazekien irakurtzen edo idazten. Baliabide gehiago zituzten hiribilduen aldean, herri txiki eta sakabanatuek ez zuten eskolarik, eta beraz, apenas zuten irakurtzen eta idazten zekien biztanlerik. Halako herriak betebehar hori atzera botatzen saiatu ziren arren, ez zieten kasurik egin. Arauak ez zuen hizkuntza zehazten, eta Gipuzkoako foruek ez zuen euskararen erabilera inola ere mugatzen. Aurkakoa: euskara lurraldeko oinarrizko elementua zela jasotzen zuen. Handik bi mendera hasiko zuten espainiar eta frantziarrek euskararen aurkako jazarpen sistematikoa.

Iturria:

Xabier Irujo eta Iñigo Urrutia, Historia jurídica de la lengua vasca (1789-2023) (IVAP).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte