Herri Batasunaren mitin baten aurka oldartu zen Irunen Espainiako Polizia. Uranzu frontoian hauteskunde autonomikoen kanpaina hasierako Gipuzkoako ekitaldi nagusia hastera zihoazela, kulata-kolpeka eta gomazko pilotak jaurtiz sartu zen Polizia. Koalizioak gogor salatu zuen gertakaria, euskal herri langilearen antolakuntzaren aurkako erasoa izan zela salatu eta Poliziaren "probokaziotzat" hartu zuen gertakaria.
Iturria: Erredakzioa, La policía suspendió, a golpes, el mitin central de HB en Irún (Egin, 1984ko otsailak 12).