LGBTI kolektiboko jende ugari hartuko zituen kontzentrazio eremua ireki zuten Kanariar Uharteetan

Duela
72
urte

1954ko otsailaren 11n,

LGBTI kolektiboko jende ugari hartuko zituen kontzentrazio eremua ireki zuten Kanariar Uharteetan. Fuerteventurako aireportu abandonatuan kokatu zuten, Tefía herrian. Ez zituzten soilik homosexualak atxiki Nekazaritza Kolonia hartan, Alfer eta Gaizkileen Legeak aurreikusten zituen beste kategoriatako jendea ere eraman zuten hara. Lan behartuak, jipoiak, funtzionarioekin janari truk prostituitzerainoko muturreko gosea... bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Homosexualitatea legez debekatuko zuen frankismoak hurrengo urtean. 1966 arte eduki zuten irekita eremu hori.

Iturria:

Miguel Angel Sosa Machin, Viaje al centro de la infamia (Anroart Ediciones)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.