Kenyako Mau Mau gerrillak Naivashako polizia-etxeari eraso egin zion

Duela
73
urte

1953ko martxoaren 26an,

Kenyako Mau Mau gerrillak Naivashako polizia-etxeari eraso egin zion. Britainiarren Polizia garaitu ostean, alboko presondegiko 173 preso askatu zituzten. Mau Mau gerrilla Kenyaren independentziaren eta deskolonizazioaren alde aritu zen, lurra eta askatasuna lortu arte borroka egiteko zina egin zuen kikuyu etniako talde batek eratuta. Errepresio latza jasan zuten britainiar kolonialisten partetik, eta borrokan hildako 20.000 gerrillariei gehitu behar zaizkie presondegietan torturatuta eta fusilamendu inkontrolatuetan hil zituzten guztiak.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.