Bilboko matxinada zapaltzeko Espainiako armada sartu zen hirian

Duela
392
urte

1634ko apirilaren 20an,

Bilboko matxinada zapaltzeko Espainiako armada sartu zen hirian. Hiru urte zen 1631an, Erregeak Bizkaiko jaurerriko gatza bahitu zuela monopolio bihurtzeko, prezioa izugarri garestituz. Horren aurrean, herritarrek armak hartu eta aurre egin zioten, foruen aurkako erabakia zela ikusten zutelako. Ciudad Realeko konde zen Juan Alonso de Idiaquez gipuzkoarraren aginduetara zegoen armadak matxinadaren buruzagiak atxilotu eta exekutatu zituen. Gatzaren garestitzeak eta honen aurkako matxinadak egiturazko kontraesanak agerian utzi zituen.

Iturria:

Xosé Estévez Rodríguez, Las matxinadas en Euskal Herria: Siglos XVI-XIX. (Nabarralde)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.