ARGIA astekariaren egutegia estreinatu zuten Euskal Herriko etxeetan. Liburu-almanake formatuan argitaratu zen hamabost urtez eta azkena 1936koa izan zen. Eduki erlijiosoez gain, euskara eta Euskal Herria zituen ardatz, baita testu eta ilustrazio originalak ere. ARGIAk 1992an abiatu zuen berriro esku artean duzun orriz orriko egutegi-takoa.
Iturria: Joseba Intxausti, Euskal almanaka eta egutegiak (1856-2007) (Iker bilduma, 21. zkia, 2008)