Haitik independentzia aldarrikatu zuen

Duela
222
urte

1804ko urtarrilaren 1ean,

Haitik independentzia aldarrikatu zuen. 1791ean esklaboek matxinada abiatu zuten frantziar kolonoen aurka, Frantziako Iraultzak eragindako nahasmendua baliatuta. Matxinada iraultza bihurtu zen, eta esklabo ohien armadak irla inbaditu nahi zuten britainiar eta espainiarren aurka batetik, zein esklabotza berrezarri nahi izan zuen Napoleon Bonaparteren armadaren aurka borrokatu eta irabazi egin zuen.
Garaipen historikoa izan zen, arrakasta izan duen esklabo errebolta bakarra izan baita, eta Afrikatik kanpoko munduko lehen errepublika beltza eratu zuten. Aitzitik, Mendebaldeko potentziek ez diete sekula barkatu inguruko kolonietan ere eragindako esperantza iraultzailea, eta boikot, interbentzio eta zigorren ondorioz egun munduko herrialde pobre eta menpekoena da.

Iturria:

Urko Apaolaza Avila, Haiti. Iraultza eta mendekua (Larrun, 2021eko irailak 26)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...