IRAk 106 preso errepublikar askatu zituen espetxetik Irlandan

Duela
104
urte

1922ko uztailaren 27an,

106 preso errepublikarrek ihes egin zuten Irlandan espetxetik. Britainia Handiaren aurkako Independentzia Gerraren ostean sinatutako itunak (Irlandako Estatua Commonwealth egituraren barnean eta Erresuma Batuaren menpeko Irlanda iparraldea bereizi zituenak), Irlandako Gerra Zibila eragin zuen. Itunaren aurkakoak IRAren barnean bildu ziren eta gerra hasi berritan, akordioaren aurka zeuden asko atxilotu eta Dundalk herriko espetxean sartu zituzten. IRAk, ordea, espetxeko horma bat lehergailuz zartarazita, errepublikarren "ihesaldi handia" eragin zuen. Bultzada moral handia izan zen.

Iturria:

Drundalk Democrat, The ‘Great Escape’ from Dundalk Gaol back in 1922 (Dundalk Democrat, 2016ko uztailak 26).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...