Emakume Abertzale Batza eratu zuten, EAJko emakumeen antolakundea

Duela
104
urte

1922ko maiatzaren 7an,

Emakume Abertzale Batza eratu zuten, EAJko emakumeen antolakundea. Aurreko hilabetean Bilbon Sinn Féineneko emakumeen erakunde Cumann na mBan-i buruzko azalpenak entzun ostean hasi ziren bertaratutako emakumeak Euskal Herrian halako erakunde baten sorrera prestatzen. 300 bat emakume batu ziren, eta emakume abertzaleak politikan integratzea sustatu zuten, emakumeen rol tradizionalak baztertu gabe egin bazuten ere. Kide ezagunenen artean zeuden Elbira Zipitria, Tene Mujika zein Jule Gabilondo.

Iturria:

Santiago de Pablo, Ludger Mees, Jose Antonio Rodriguez Ranz, El péndulo patriótico. Historia del Partido Nacionalista Vasco, I. Liburukia, 1895-1936 (Crítica).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.